2009-01-18

BALIABIDE PEDAGOGIKOAK I (Entzute aktiboa)


Galera esanguratsuetan izaten diren dolu prozesuetan, komunikazio aldagaiak, berebiziko garrantzia du.

Laguntzea arte bat da, irakatsi eta ikas daitekeena, baina ezaugarri batzuk eskatzen ditu: errespetua, elkartasuna, pazientzia, positibotasuna eta enpatia.

Beste norbait enpatikoki laguntzeko kalitatez entzuten jakin behar dugu eta ekintza hori, entzute aktiboa deritzo. Honelako elementuak ditu: hitza kendu gabe entzuten jakin behar da; arreta eta errespetua adieraziko duten distantzia eta gorputz jarrera izan behar da; hitz egiteko baino entzuteko interes handiagoa izan behar da; eta solaskidearen hitzezko mezuak nahiz hitzezkoak ez direnak arretaz jaso behar dira. Horrez gain, beste baliabide batzuk ere erabili behar ditugu, hala nola, galderak egiteko eta laburtzeko baliabideak, eta informazioa itzuliz elkarrizketa gidatzeko baliabideak.

Horrela, laguntza behar duen pertsonak arretaz entzuten diotela eta ulertu egiten dutela sentituko du.

Entzute aktiborako saihestu beharreko adierazpenak

-“Ez arduratu” esatea
-“Ez negarrik egin” esatea”
-“Dena ondo joango da. Ez horretan pentsatu” esatea

Entzute aktiborako saihestu behar diren jarrerak

-Iritzia ematea
-Epaitzea
-Aholkatzea
-Norberaren bizipenetan oinarrituta orokortzea
-Paternalista izatea
-Presa duzula adieraztea inolako begirunerik gabe.
-Oztopo fisikoak edo ez fisikoak egotea:altzariak, argia…
-Jarrera teknifikatua erabiltzea
-Ihes egitea
-Gehiegizko informazioa ematea
-Baliorik gabeko informazioa edo une horretan egokia ez dena ematea.
-Gezurra esatea.

Entzute aktiborako bultzatu behar diren jarrerak

-Hitzezkoa ez den komunikazioa zaindu behar da: ahotsaren tonua eta bolumena.

-Errespetuzko harreman fisiko maitekorra izan behar da (ondo hartzen badu).

-Jarrera atsegina edukitzea.




-Entzutean lasaitasuna adieraztea.

-Aurreiritziak ez izatea.

-Talde lanean aritzeko jarrera izatea.

-Bakarkako zein taldeko elkartasuna erakustea.

-Galdetzeko eskubidea sentitzea.

2 comentarios:

  1. Never seen a picture like that before(1st picture). Very unique.

    ResponderEliminar
  2. Gai aski interesgarria!
    Dudarik gabe, heriotzaren inguruko gaia lantzea gorki inportantea da eta teoria jakinda ere, nahiko lan...!
    Joan den astean, bere bi urteko semetxoa galdu zuten gurasoekin egon nintzen... Guziz gogorra izan zen. Hunkigarria. Eta gisa guzietako sentimenduak sortu ziren niregan. Uste dut, heriotza batetik bertzera ere desberdintasuna dagoela, eta adina, hiltzeko modua, loturak, zerikusia dute guregan gertaerak sortutako ondorioan. Eskerrak, denborak zauriak sendatzen dituen... Dena den gure barnean, gauzak ia ez dira berdin izanen, baino poztuko gara galdutako lagun, senitarteko hori, ezagutu izanaz eta harekin bizitako momentuak gogoan izanen ditugu.
    Zorionak, blog paregabea!

    ResponderEliminar

Norberaren datuak

Mi foto
Bilboko mendi puntan dagoen Irakasle Eskolan, Lehen Hezkuntza espezialitatea ikasten dot, eta gezurra badirudi be, honezkero hirugarren maila, beraz azken txanpa.....
Plantilla original blogspot modificada por plantillas blog